ULMA Fatxada Aireztatuak Andaluziako ADIFeko geltokietan
Zehazki 3 tren-geltoki egin dira Sevilla hirian eta beste 4 Sevillako Salteras, Santiponce, Camas eta Benacazón herrietan.
Proiektuak egikaritzeko epeetan markak hautsi dira, izan ere batez beste 3 hilabeteko epealdian gauzatu dira. Azpimarratzekoa da proiektu bakoitzean egindako pertsonalizazioa, bai neurrira egindakokoloreengatik, bai obran sortutako ezusteetarako egindako egokitzapen etengabearengatik. Hala, erantzuteko gaitasun handia erakutsi du ULMAko talde teknikoak.
Abantaila horiei guztiei gehitu behar zaie eskainitako Zerbitzu Integrala -bai aholkularitza arloan bai instalazio arloan- eta, halaber, materialean eta fatxadaren instalazioan erabilitako kalitatea.
ULMA Architectural Solutions Fatxadetako estaldura sistemaren kalitate-bermea oso bermatua dago, izan ere DIT Egokitasun Teknikoko Agiria dauka, Instituto de Ciencias de la Construcción Eduardo Torroja Zentroak emandakoa. Gainera, Sistema bat dator ERAIKUNTZAKO KODE TEKNIKOAREKIN eta 10 urteko bermea dauka.
Obra zuzendaritza fakultatiboko INECO Ingeniaritzako Jesus RomeroArkitektoaren hitzak nabarmendu ditugu: ¨Geltokiak gauzatu eta abian jartzeko giltzarrietako bat ULMAko langile teknikoak izan ziren, landa-lan handia egin baitzuten”. Hitz horiek arestian esandakoa bermatzen dute.