ULMA Fatxada aireztatua San Juan de Dios ordenaren ospitale gunean, Ciempozuelosen (Madril) — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Fatxada aireztatua San Juan de Dios ordenaren ospitale gunean, Ciempozuelosen (Madril)

Fatxada garbi, soil eta iraunkorra, testura, kolore eta instalazio sistema horizontal eta bertikalak konbinatuz.
ULMA Fatxada aireztatua San Juan de Dios ordenaren ospitale gunean, Ciempozuelosen (Madril)
2019/07/24

Anton Martin Unitate Psikogeriatriko berria San Juan de Dios Ordenaren ospitale gunean dago, Ciempozuelosen. Eraikin horretarako ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatua aukeratu da.

Proiektu honetan, guztira, 4500m2 fatxada instalatu dira. Eraikinaren azalerako bi testura eta hainbat kolore aukeratu dira. Fatxada nagusian, Convivencia enparantza aldera, tonalitate urdinxka aukeratu da eta plaka bertikalen kokapen sistema erabili da. Sistema horizontala aukeratu da eraikinaren beste zati guztietarako, 90x180 cm dimentsioan. Gainerako fatxadetarako; gainaldean, Aire gama erabili da tonu argian, eta eraikina oinarritzen den zokalorako, Ur gama aukeratu da tonu grisean, miniuhin testurakoa bertikalki kokatua.