ULMA Embedded Solutions ziurtagiri garrantzitsuak lortzen jarraitzen du
ULMA Embedded Solutions-ek sektore desberdinetarako soluzio pertsonalizatuak garatzen ditu. Sektore hauetako askok safety arauak bete behar izaten dituzte beraz, kalitatezko zerbitzua eskaintzea ezinbestekoa da. National Instruments bezalako enpresa erreferenteek ULMA Embedded Solution-ek garatzen dituen soluzioen kalitatea hobetzen laguntzen dituen erreminta eta programak eskaintzen dituzte.
TestStand izeneko erreminta, sistemen egiaztatze eta balioztatze prozesuan erabiltzeko zuzenduta dago. Potentzia eta konplexutasun handiko erreminta da eta ezinbestekoa da noiz eta nola erabili jakitea. Jaso berri duen ziurtagiri honek, ULMA Embedded Solutions-ek ezagutza hau baduela eta erreminta honi etekin handiena ateratzeko gaitasuna duela frogatzen du.
Modu honetan, ULMA Embedded Solutions-ek eskaintzen dituen soluzioak hobetzen jarraitzen du eta National Instruments-ekin duen erlazioa indartu du.