ULMA Embedded Solutions-ek QA&Test-en parte hartuko du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Embedded Solutions

ULMA Embedded Solutions-ek QA&Test-en parte hartuko du

ULMA Embedded Solutions-ek sistema txertatuen softwarearen Testing eta Kalitatearen inguruko konferentzia garrantzitsuenetako batean parte hartuko du.
ULMA Embedded Solutions-ek QA&Test-en parte hartuko du
2014/09/24

SQS-ek (Software Quality Systems) QA&TEST konferentziaren hamahirugarren edizioa antolatuko du. Testing-aren inguruko teknologia, sistema eta metodologiari buruzko konferentzia internazionaletan garrantzitsuenetako bat kontsideratzen da, bertan Txertatutako Softwarearen Test eta Kalitatearekin zer ikusia duen teknologian azken aurrerakuntza eta garapenak erakusten direlarik.

ULMA Embedded Solutions-en arlo honetan dugun esperientzia handia dela eta QA&TEST-en edizio honetan parte hartzeko gonbidatuak izan gara. Gure ingeniariek garatutako proiektu bat erakutsiko dugu bertan izango dugun stand-ean. Proiektu honetako softwareak test desberdinak pasatzen ditu, aurrez definitutako ezaugarriak betetzen dituela ziurtatzeko. Honetaz gain, garapen kostua minimizatu eta aplikazioaren kalitatea handitzea lortzen da.

Ekitaldia urriak 22, 23 eta 24an ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, atsegin handiz erantzungo ditugu zuen galderak.

Informazio gehiago eta izen ematea : www.qatest.org