ULMA Drainatzea São Pauloko Guarulhos aireportuan
ULMA dranatzeko kanalak Guarulhoseko Aireportuan, Brasileko eta latinoamerikako aireporturik handienean.
Hasi da lehen fasearen instalazio lanekin Guarulhoseko Aireportuan, Brasileko eta latinoamerikako aireporturik handienean. Aukeratutako drainatze- kanalak F150K eta F300K dira, burdinurtu nodularreko saretarekin. Kanal horiek egokiak dira karga handiak eusteko, batez ere maniobrak eta euren gainean frenaketak direla-eta esfortzu axial handiak jasaten dituzten guneetan. 3.200 metro lineal instalatuko dira kanaletan.
Soluzio tekniko berritzailea, egikaritze-epea eta prezioa izan dira OAS –Projetista Engecorps-Typsa eraikuntza-enpresak gure drainatze sistemen alde egin izanaren arrazoiak, horiek Brasilgo aireportu handienean instalatu ahal izateko.