ULMA Drainatze Sistemak 2016ko EXPOCAMACOL eta EXPO CIHAC azoketan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Drainatze Sistemak 2016ko EXPOCAMACOL eta EXPO CIHAC azoketan

ULMA Architectural Solutionsek bere nazioartekotze prozesua sendotu du Latinoamerikan, EXPOCAMACOL eta EXPO CIHAC azoketan parte hartuz.
ULMA Drainatze Sistemak 2016ko EXPOCAMACOL eta EXPO CIHAC azoketan
2016/11/08

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko bere drainatze sistemak aurkeztu ditu Kolonbiako  ExpoCAMACOL eta Mexikoko EXPO CIHAC azoketan.

ExpoCAMACOL azokak teknologia, jasangarritasuna eta eraikuntza batzen ditu eta, ondorioz, eraikuntzaren ekoizpen katearekin zerikusia duten jarduera guztien sektore enpresariala eta profesionala biltzen ditu.

Mexikoko EXPO CIHAC azokari dagokionez, ULMAk laugarrenez hartu du parte bertan.

Bi azoketan erakutsi beharreko produktu izarra kanal trinko berria izan da, osorik KOMPAQDRAIN hormigoi polimeroan egindakoa: V motako sekzioa duen MAXFLOW sistema abangoardistarekin, kanalari drainatze eta auto-garbiketa ahalmen handiagoa eskainiz. Ezaugarri horiek bakarra egiten dute merkatuan.

Bai Europako merkatuak bai Latinoamerikakoak oso positiboki jaso du garapen tekniko berri hau, zeinak dagoeneko zabala den ULMA drainatze soluzioen gama osatzen duen.