ULMA drainadura soluzioak IGUATEMI merkataritza-gunean, São Paulo, Brasil — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA drainadura soluzioak IGUATEMI merkataritza-gunean, São Paulo, Brasil

Traffic eta MultiV200 soluzioak instalatu dira altuera desberdinetan
ULMA drainadura soluzioak IGUATEMI merkataritza-gunean, São Paulo, Brasil
2018/07/10

IGUATEMI merkataritza-gunea 1991 urtean inauguratu zen Sorocaban, São Paulo. 150 mila m²-ko azalera dauka eta, egun, 180 denda daude bertan.

Beraien beharretara egokitutako drainadura soluzioak

Lehendik zeuden drainadura sistemen eraberritzea izan da, saretak apurtuta zeudelako. Lehengoak, Kompaqdrain erreten konpaktuekin ordezkatu dira, erretena eta sareta pieza bakarra dira. Horrela, sistemaren segurtasuna eta zurruntasuna bermatzen dira. Hormigoi polimeroan eginda dagoenez, herdoilaren aurkako materiala, iraunkortasun handia eta erresistentzia altua eskaintzen dute.

Altuera mugatuko tokietarako, MULTIV+ gamako erretenak aukeratu dira. Gama horrek altuera aukera zabala eskaintzen du, gune bakoitzeko beharretarako soluziorik hoberena eskainita. Egokienak dira oinezkoen guneetarako, merkataritza-guneetarako eta mota guztietako ibilgailuen aparkalekuetarako.