ULMA Contrucción-eko Poloniako ordezkariak eraikuntza sektoreko urteko langilearen saria jaso du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Contrucción-eko Poloniako ordezkariak eraikuntza sektoreko urteko langilearen saria jaso du

Andrzej Kozlowskik, ULMA Construction Polska S.A.-ko ordezkariak, “eraikuntza sektoreko urteko langileari” dagokion 15. edizioko saria jaso du, Eraikuntza alorreko Langileen Elkarte poloniarrak antolatuta.
ULMA Contrucción-eko Poloniako ordezkariak eraikuntza sektoreko urteko langilearen saria jaso du
2012/12/20

Irabazlea nor zen jakinarazi eta sari banaketa Varsovian egin ziren, elkarteko hogeigarren urteurrenarekin bat eginez.

“Eraikuntza sektoreko urteko langilea” sariak enpresako arduraduna , jabea edo kudeatzailea saritzea du helburu, enpresako zuzendaritzapean lortutako arrakasta, fidagarritasuna, eta baita sinesgarritasuna ere eredutzat hartuz. Enpresa baten kalitatea bere profesionalen ezagutzan islatzen da, esperientziak, enpresa-kudeaketa trebetasunak, teknologia berriak ezartzea, bazkide eta zuzendarien arteko elkarlana, baita ingurumenaren aldeko ekintzak ere, besteak beste.

Andrzej Kozlowski-ri emandako saria enpresa txiki eta ertaineko kategoriakoa da eta horretaz gain, aurtengo beste sariak hauei eman zaizkie: Dariusz Blocher-i, Budimex S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakariari, enpresa handien kategorian eta Maciej Korbasiewicz-i, BOLIX S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakariari, enpresa txikien kategorian.