ULMA Contrucción-eko Poloniako ordezkariak eraikuntza sektoreko urteko langilearen saria jaso du
![ULMA Contrucción-eko Poloniako ordezkariak eraikuntza sektoreko urteko langilearen saria jaso du ULMA Contrucción-eko Poloniako ordezkariak eraikuntza sektoreko urteko langilearen saria jaso du](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-contruccion-eko-poloniako-ordezkariak-eraikuntza-sektoreko-urteko-langilearen-saria-jaso-du/@@images/image-900-f0d212709151b071dda72831d9265cdc.jpeg)
Irabazlea nor zen jakinarazi eta sari banaketa Varsovian egin ziren, elkarteko hogeigarren urteurrenarekin bat eginez.
“Eraikuntza sektoreko urteko langilea” sariak enpresako arduraduna , jabea edo kudeatzailea saritzea du helburu, enpresako zuzendaritzapean lortutako arrakasta, fidagarritasuna, eta baita sinesgarritasuna ere eredutzat hartuz. Enpresa baten kalitatea bere profesionalen ezagutzan islatzen da, esperientziak, enpresa-kudeaketa trebetasunak, teknologia berriak ezartzea, bazkide eta zuzendarien arteko elkarlana, baita ingurumenaren aldeko ekintzak ere, besteak beste.
Andrzej Kozlowski-ri emandako saria enpresa txiki eta ertaineko kategoriakoa da eta horretaz gain, aurtengo beste sariak hauei eman zaizkie: Dariusz Blocher-i, Budimex S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakariari, enpresa handien kategorian eta Maciej Korbasiewicz-i, BOLIX S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakariari, enpresa txikien kategorian.