ULMA Constructionen LinkedIn kanalak 10.000 jarraitzaile gainditu ditu
Webgune korporatibo eta lokalen berritze lanek, eta ULMAko Construction e-News buletinak zein LinkedIn eta YouTubeko kanalek izan duten harpidedun kopuru igoerak, jendeak ULMAk zabaldutako edukiengatik duen atxikimendua eta interesa erakusten du.
Hala, ULMAk, gaur egun, 10.200 jarraitzaile ditu LinkedIn sare sozial profesionalean. Informazioa jasotzeaz gain, beraien iritziarekin laguntzen digute eta ULMAren eraikuntza proiektuak eta soluzioak partekatzen dituzte beraien sare profesionala osatzen duten erabiltzaile berriekin, markaren preskriptore bihurtuz eta hedapena handituz.
ULMAren LinkedIn kanalaren harpidedun edo jarraitzaile taldea publiko espezializatuak osatzen du; %43 eraikuntzaren sektorearekin lotuta, %12,4 ingeniaritza zibilarekin, %4,6 ingeniaritza industrialarekin eta %3 arkitekturarekin, beste profil profesional batzuekin batera.
ULMAko bazkide eta langileak harpidedunen %6,5 dira, baina haiek dira aktiboen parte hartzen dutenak. Baina haiekin batera ari dira ULMArekin hainbat eraikuntza-proiektutan lankidetza estuan aritu diren banatzaile eta bezeroak ere. Ikuspegi jantziak ematen dituzte, ULMAren enbaxadore dira eta konprometitutako eta proiektu komunaren jabe sentitzen den kolektibo baten irudia helarazten dute. Horrek garrantzia eta entzutea ematen die ULMAren irudi korporatiboari.
2018. urtean zehar interes handiena piztu zuten edukien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Valentzian Agora eraikina birgaitzeko proiektua, Peruko industria-proiektuen bideoa eta Poloniako S7 Autopistako 21. biaduktua eraikitzeko proiektua. Bestalde, kanaleko erabiltzaileen artean elkarrekintza-tasarik handiena izan duen proiektua Irlandako New Ross zubia eraikitzeko proiektua izan da.