Ulma Construction
ULMA Constructionek aitorpena jaso du EMAKUNDEren eskutik
EMANKUNDE Emakumearen Euskal Erakundeak "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea" aitorpena eman berri dio ULMA Constructioni. Bereizgarri honen helburua da lan-eremuan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna areagotzeko konpromezua duten erakundeak eta enpresak aintzatestea.

Aitorpen hau lortzeko, ULMA Constructionek berdintasunaren alorrean egindako lana frogatu behar izan du, zeina, batez ere, burututako berdintasun-diagnostikoetan, definitutako eta ezarritako Berdintasun Planetan eta haien ebaluazioan islatzen den.
Honela, egiaztapen hau mugarri bat da berdintasunarekin dugun konpromisoan urteetan egindako lana baliozkotuz eta baita pizgarria ere, egunero lan ingurua berdintasunerako espazio bihurtzeko lan egin jarraitzeko. Konpromiso hau gure jasangarritasun estrategiaren parte da, gure ingurunean epe luzerako eragin positiboa sortzera bideratua dagoena.