ULMA Construction Talara findegia modernizatzeko proiektuan parte hartzen ari da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construction Talara findegia modernizatzeko proiektuan parte hartzen ari da

Proiektu honek ekoizpen unitate berriak instalatzea eta sistema eta prozedura berriak ezartzea aurreikusten du, findegiaren ahalmena eta efizientzia areagotzeko.
ULMA Construction Talara findegia modernizatzeko proiektuan parte hartzen ari da
2018/01/16

1.700 ekipo, 230.000 m3 hormigoi, 53.000 t egitura metaliko, prozesuetako 45.000 t hodi eta 3.000 km kable; datu horiek agerian uzten dituzte herrialdearen energi garapenean lagunduko duen proiektu honen neurriak.

Erronka nagusietako bat izan da karga ahalmen handia duten egitura arinak diseinatzea, kontuan izanda osagai metalikoen pisua, lanaren gainkargak eta haizearen karga.

Ekoizpen eraikinak egiterakoan, ULMA Constructionen enkofratze sistemei etekin osoa atera zaie, espazio mugatuetan eta geometria berezietan, bai egitura bertikaletan bai horizontaletan. COMAIN enkofratu arin gisa horma, habe eta zapatetan, eta egurrezko habeen ENKOFLEX sistema lauzetan.

BRIO sistemak funtzio bikoitza eduki du. Alde batetik, lanerako plataforma gisa erabili da, soluzio moldakorrekin, eta, bestetik, zinbria gisa, apeo gogorra, segurua eta zurruna eskainita leku garaietan lauza eta habe nabarmen sendoak hormigoitzeko.

Honelako obretan, segurtasunari eta plangintzari lotutako eskakizunak handiak dira eta lehentasunezkoak. ULMA Constructionek sektore honetan duen esperientziari esker erraza izan da lan erritmoak handitzea eta proiektuaren hasieratik aurre egin ahal izan zaio edozein eskariri.