ULMA Construction soluzio malguak Dubai City Walk proiektuan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construction soluzio malguak Dubai City Walk proiektuan

ULMA Constructionek soluzio azkarrak, errazak eta, batez ere, malguak eskaini ditu proiektu batean, lodiera ugariko eta altuera askotariko lauzak eskainiz.
ULMA Construction soluzio malguak Dubai City Walk proiektuan
2016/11/25

Dubaiko hiria etengabe hazten ari da eta munduan erreferente bihurtzen diren konplexu arkitektonikoak sortzen ere etengabe ari da. Dubai City Walk da konplexu horietako bat.

Eraikinak 13.000 m2 ditu, eta 52 saltoki eta jatetxe hartzen ditu bere barruan, bertakoei eta turistei zerbitzua emateko. Gainera, gune handi bat du kanpoaldean, eta handik inguruez gozatu daiteke eta BurjKhalifa ikusi, munduko etxe orratzik handiena baita.

ULMA Constructionek soluzio malgua eta planta bakoitzera moldatu daitekeena eskaini da, izan ere, proiektu honetan lodiera ugari daude eta askotariko altuerak dituzten lauzak proiektatu dira. Lauza aurrefabrikatuak ere erabili dira, in situ hormigoiztatutakoekin konbinatuta.

Funtsean, bi sistema hauek batera erabiltzea izan da soluzioa: ENKOFLEX lauzen enkofratua eta T-60 zinbria markoduna.

ENKOFLEXekin malgutasun handia lortu da eta hainbat enkofratze soluzio konfiguratu dira. Lauzen geometria eta lodiera  bakoitzeko soluzio bat. Hala, enkofratua optimizatzea lortu da.

T-60 zinbriarako 18.000 marko hornitu dira, izan ere, marko gama zabala du, eta karga handiei eusteko ahalmena eta torlojuen eta altuera txikiagoko markoen bitartez doitzeko ahalmen bikaina. Sistema horrekin azkar, seguru eta eraginkortasunez konpondu ahal izan dira eraikinaren solairuetan agertu diren altueren kasuistika desberdinei.