ULMA Construction Poloniako bi zubiren eraikuntzan parte hartzen ari da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construction Poloniako bi zubiren eraikuntzan parte hartzen ari da

ULMA Constructionek Polonian duen lantaldea hainbat zubi egiten ari da in-situ hegalen metodoarekin, eta zubi horietatik bi nabarmentzen dira: MS-4A zubia, Oder ibaiaren gainean; eta MS-30.1 zubia, Drwęca ibaiaren ubidea igarotzen duena.
ULMA Construction Poloniako bi zubiren eraikuntzan parte hartzen ari da
2017/02/21

Poloniako azpiegituren planak obra zibileko proiektu berrien kopurua handitu du.

CVS aitzinamendu orgek erakutsi dute eraginkorrak direla bao handiak gainditu behar direnerako,  izan ere, lur gutxi okupatzen dute eta ez dute batere zinbriarik eskora egituran. Bere abantailen artean nabarmentzen da eraikuntza prozesuaren izaera errepikakorra eta multzo hidraulikoaren bitartez egituran egiten diren mugimenduak, ezaugarri horiei esker obran errendimenduak lortzen baitira. Proiektu bietan, bezeroak ULMA Constructionek eraikuntza mota hauetan duen esperientziaz fidatu dira.

Metodoa, berez, dobelak segidan egitea da, pilare batetik abiatuta eta CVS orga mugikorretik zintzilikatutako enkofratuak erabiliz. Lehen fasean, egindako egitura hegalen eskema estatikoarekin bat dator. Hegaleko zatiak hurrengo zatiraino heltzen denean, biak elkartu egiten dira eta itxierako dobela bat eratzen dute. Horrela, eskema aldatu eta habe etengabearen eskema bihurtzen da.

CVS sistema ezaguna da ibaiak edo bideak gainditzeko eraginkorra delako, eta egokia da 70 eta 200 metro arteko argiak dituzten zubietarako. Gainera, trafikoa irekita dagoenean egin daiteke lan.