ULMA Construction Kanadako bizitegi eraikinik garaienean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construction Kanadako bizitegi eraikinik garaienean

272,8 m eta 78 solairurekin, Torontoko Aura Dorrea Kanadako bizitegi eraikinik garaiena da. Guztira 124.490 m2 ditu, eta horietatik 16.720 m2 saltoki komertzialetarako dira eta 107.770 m2 bizitegietarako.
ULMA Construction Kanadako bizitegi eraikinik garaienean
2013/11/25

ULMAk ATR sistema autoigokaria erabili du barruko nukleoaren enkofraturako. Bi azpiegiturez osatuta, hormigoiaren banatzailea eta enkofratuen multzoa batera igo ziren ekipamendu hidrauliko berarekin.

MK sistemarekin, txarrantxaz osatuta baitago, karga ahalmen handiko egiturak lortzen dira, goratzeko ekipamendu guztiei eusteko modukoak.

Egitura biak kokatzeko espazio mugatua bazen ere, ULMAk jasotze sistema hidraulikoko ekipamendu osoa diseinatu du 18 m2-tan, honako hauen bitartez: MK egitura, igotzeko kontsolak, hormigoiaren banatzailearen zutabea, multzo hidraulikoa eta ainguraketak.

HWS babes perimetralak edozein baldintza klimatologiko txarretatik babesten du eta goiko mailetatik elementuak erortzea ekiditen du. Gainera, HWS egitura mota desberdinak erabiltzeak eraikinaren perimetro osoan materiala pilatzea ahalbidetzen du, garabien erabilera minimizatuz.

Perimetroa eta forma 46. eta 56. mailetan aldatzen dira. 52 HWS panelekin eta 3 zuinketa desberdinekin, perimetro osoa estaltzen da. Hainbat panel mota: “debris” estandarra lan plataformarekin, metatzeko plataforma estiloa, zuzena eta plataforma estuarekin.

Gainera, CC-4 aluminiozko enkofratua erabili zen lurpeko aparkalekuko lauzetarako eta ORMA Enkofratu Modularra zinbrien bitartez EUC aurpegi batera eutsita hormak egiteko. Goiko lauzak ALUPROP euskarriekin okertutako zinbrien mahaiekin egin ziren.