ULMA Construction-en soluzioak Kozienice-ko Zentral Elektrikoan, Polonian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construction-en soluzioak Kozienice-ko Zentral Elektrikoan, Polonian

Kozienice-ko planta, 1972tik martxan dagoena, Poloniako bigarren ikatz zentral elektriko handiena da eta lehena produkzio gaitasunari dagokionez. 2012tik energia unitate berri bat eraikitzen ari dira zeinak 1.075 MW-rekin %5 igoko duen energia produkzio nazionala.
ULMA Construction-en soluzioak Kozienice-ko Zentral Elektrikoan, Polonian
2014/10/30

ULMA Construction-ek, proiektuaren instalazio batzuk egiteko, ekipoz hornitu du: galdaren aretoa, konbustio-gasak desulfuratzeko sistema, ekipo elektrikoetarako eraikina eta hozte-sistemaren dorrea

- Galdaren aretoa:
87,1 x 63,35 m-ko dimentsiokoa eta 3 eta 6 m arteko altuerakoa da eta 20.000 m3-tik gora hormigoi bota da geruza bakarrean. Zimenduetan behar diren horma sendoak SMK alde bakarreko zertxekin egin dira, MK txarrantxekin sortuak eta edozein horma enkofraturekin bateragarriak, kasu honetan, ORMA enkofratu modularrarekin. Fase honetan ere 3,3 m altuerako kanalizazioak egin dira alde bakarreko enkofratu sistema berberarekin.

- Konbustio-gasak desulfuratzeko sistema:
Egitura bakoitzaren geometriak produktuaren aukeraketa baldintzatu du:
-ORMA horma zuzenetarako, eskulanean eta muntaketan duen errendimendu altuagatik eta gutxieneko kostuengatik.
- BIRArekin horma konkortuak egin dira, izan ere, eskatzen den kurbadura sortzeko oso mekanismo sinplea dauka.  
- ENKOFLEXa lauzetarako, geometria irregularretarako egokia dena.

- Hozte-sistemaren dorrea:
13 m-ko altueran dagoen habe zirkularrak, aurrefabrikatutako habeez osatutakoa, segmentu ezberdinak lotzeko lekua behar zuen. 2,25 x 2,65 m-ko lan plataformek, MK sistemarekin diseinatuak, habeen arteko hormigoiztatzea erraztu eta segurtatu dute.

Proiektu honek lur azpiko konduktu bat dauka bere baitan, ur beroduna, 4 m zabalekoa eta 2,7 m altuerakoa, dorrearen perimetrotik erdiguneraino doana eta handik 20 m-ko altuera hartzen duena. Kasu honetan,  hormak ORMArekin egin dira eta estalkian, berriz, VR Mahaiak, perimetralak, erabili dira bi tamainatakoak: 150 x 270 cm eta 150 x 360 cm, erraz erabiltzeko modukoak eta edozein lekutara egokitzen direnak.

ULMA Construction-ek horrelako obren eskakizunak bete ditu:kostuen murrizketa, kalitate estandar handiak eta segurtasunezko eskakizun handiak.