ULMA Construction Ereindajan elkartearekin elkarlanean
Ereindajan irabazi asmorik gabeko elkartea da, baserritarren eta kontsumitzaileen artean harreman hurbilak eta justuak sendotzeko, nekazaritza ekologikoa bultzatzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko.
ULMA Taldearen erantzukizun sozialaren baitan, ULMA Construction Ereindajan elkartearekin elkarlanean hasi zen iaz, elkartea tokiko nekazaritza indartzeko eragiletzat hartuz. Aurten beste aurrerapauso bat emango du ULMAk lankidetza horretan, Oñatin lan egiten duten bazkide eta langileei aukera emanez beraien lanpostutik eskatzeko Ereindajanek banatzen dituen sasoian sasoiko produktuak. Produktu freskoak Oñatiko Ortuzabala Kontsumo Taldetik ekarriko dira zuzenean eta gainerakoak Ereindajanek Arrasaten daukan dendatik.
Lehenengo taldea osatzeko, ereindajan@ereindajan.eus helbidean eman behar da izena, otsailaren 26a baino lehen, probarako hilabeteko epea izanez. Aurrerago ere aukera egongo da Ortuzabala Kontsumo Taldeko kide izateko.