ULMA Construction-ek tuneletarako MK orgak merkaturatu ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construction-ek tuneletarako MK orgak merkaturatu ditu

Soluzio malgua eta errentagarria produktu estandarrarekin. MK sistemaren aplikazioak ugaritu egiten dira. MK bidez tunelen soluzioa estandarizatzeak bezeroari kostuetan aurreztea ahalbidetzen dio; izan ere, arlo honetako orain arteko soluzioak espezifikoak ziren.
ULMA Construction-ek tuneletarako MK orgak merkaturatu ditu
2015/01/30

Beste produktu batzuekin gertatzen denarekin alderatuz, aplikazio zehatz batean bakarrik erabili daitezkeelako, MK sistemak pieza gehienak askotariko konfigurazioetan erabiltzeko aukera eskaintzen du. Emaitza produktuaren errentagarritasuna nabarmen handitzea da, piezei erabilpen maila handiagoa ematen zaienez, inbertsioa txikiagoa baita bai salmentan, bai alokairuan.

MK egitura eramailearen eta MK enkofratuaren konbinazioa orga mugikor eta arin bat da, tunela segidako faseetan egiten duena. Aurreratze eta berdinketa sistema, hidraulikoa zein eskuzkoa, egituran bertan txertatuta dago eta baita lan plataformak, sarbideak eta segurtasun elementuak ere.