ULMA Construction, Brasilgo 2016ko Jokoak egiteko aurreikusitako azpiegiturak hobetzeko hainbat proiektutan partaide
Metroa luzatzeko proiektuan 4. Linea eraikitzeko lanak daude. Lineak 16 km ditu, zazpi geltokirekin, Ipanema hegoaldeko herrien eta hiri kariokoaren mendebaldearen artean, eta behin amaitu eta gero 300.000 bidaiari baino gehiago eramango ditu egunero.
Proiektuaren erronka izan da produktuak berrerabili ahal izateko soluzioak planteatzea, esaterako ORMA enkofratua, ENKOFORM VMK habeen enkofratua, aurrez muntatutako VR mahaialauza enkofratua eta ALUPROP aluminiozko puntala.
Horrez gain, Estaiada zubiaren eraikuntza obrarik garrantzitsuenetakoa izan da, erronkagatik eta dimentsioengatik. Zubi tiranteduna da, 72 m altu eta 320m luze, zutabe inklinatuekin osatua, eta eraikuntzarako ULMAk autoigokari ATR sistema erabili zuen, zeina garabia erabili gabe egitura bertikalak egiteko gai den.
Pilono hauek eraikitzeko, ULMAk ATR sistema autoigokaria ENKOFORM VMK habedun enkofratuarekin konbinatu zuen, proiektua gauzatzeko epea betez gehienezko segurtasun estandarrekin batera.