ULMA Construccionek EVERMAX konpositezko taula berria merkaturatu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construccionek EVERMAX konpositezko taula berria merkaturatu du

EVERMAX konpositezko taula, eraikuntzako material berri iraunkorragoak, errentagarriagoak eta gogorragoak bilatzearen emaitza da.
ULMA Construccionek EVERMAX konpositezko taula berria merkaturatu du
2012/07/01

I+Gko taldeek propietate egokienekin diseinatu dute taula, enkofratu bertikal nahiz horizontaleko paneletan aplikatzeko. Gainera, eraginkortasunean eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritu dira taula garatzeko eta horren emaitza %100 birziklagarria den taula bat izan da.

Egiturazko nukleo zentral batez, errefortzuzko bi geruzaz eta akaberako bi larruz osatua, horietako bakoitzak bere berezitasunak ematen dizkio produktuari, eta taula tradizionalen prestazioak hobetu egiten dira.

Gorabehera klimatikoen eraginez asko hondatzen diren taula tradizionalen aldean, EVERMAX taulak ez du urik xurgatzen, ez da deformatzen eta ez du propietaterik galtzen. Kanpo agenteekin, UV izpiekin, urratzaileekin eta kimikoekin kontaktuan egoteak ere ez die produktuaren tasunei eragiten.
Taula hauen ezaugarriak direla-eta, oso erraz garbitzen eta desenkofratzen dira, hormigoiaren itsaspen txikiari esker.
EVERMAX taulak ahantzarazi egiten ditu egurrezko taulek obran izaten duten hondatze azkar eta garestia (xaflak urratzea, uraren ondoriozko gune hanpatuak) eta konponketa zaila. ULMA Construccionek eskaintzen duena da egurra bezalako material kontsumigarri batetik (gastu errepikatu eta ohikoa) EVERMAX taulara modu naturalean pasatzea, izan ere, oso inbertsio errentagarria da, oso iraunkorra delako eta mantentze gastua oso txikia delako.