ULMA Construccionek berriro jaso du sektoreko enpresa onenari dagokion 2011ko saria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construccionek berriro jaso du sektoreko enpresa onenari dagokion 2011ko saria

ULMAren poloniar filialak 2011ko Eraikuntza Enpresarik onenari dagokion saria jaso du. Saria bai konpainiari bai Andrzej Kozlowski poloniar ordezkariari eman diete.
ULMA Construccionek berriro jaso du sektoreko enpresa onenari dagokion 2011ko saria
2012/07/01

Erabakia, berriz, hilean behin argitaratzen den BUILDER aldizkariko erredakzioak eta Programazio Kontseiluak hartu zuten. “Urteko eraikuntzako enpresari" dagokion saria ematen duen epaimahaiak enpresaren bilakaera dinamikoa eta gestio eraginkorra balioetsi ditu, Obra Zibileko sektorean izandako lorpenak bereziki kontuan hartuz.

Sariak banatzeko ekitaldia Polonia Palace Hotelean egin zen, Varsovian. Azken 9 urteotako tradizioari jarraituz, bertaratutakoen artean, eraikuntzaren sektoreko enpresaburu garrantzizkoak ez ezik, elkarte profesionaletako, erakunde industrialetako, ikerketa zentroetako eta estatuko erakundeetako ordezkariak ere bazeuden.

“Polonian krisi gogor bat ikusi nahi luketen hainbat analistaren pentsamendua ez da inon ere islatzen”. Hitz horiekin egin zien ongietorria gonbidatuei PWB Media eta Builder aldizkariko Lehendakari den Marek Zdzieblowskik. “Zuen konpromisoak, ideiek eta erabakitasunak ez diote bide ematen horri”.

ULMAk bigarren aldiz jaso du sari hau. Halaber, Andrzej Kozlowskik, enpresaburu gisa, "Polish Hercules" saria jaso zuen 2006an eta 2008an.