Ulma Construction
ULMA Construccion Torontoko goialdeetara heldu da
Four Seasons dorrea, Torontoko obra enblematikoa, ULMA Construccionek Kanadan egin dituen lehenengo obretakoa da. Yorkvilleren erdi-erdian kokatuta, kultur jarduera ugariko zonaldean, hiriko metro koadro garestienak eta desiratuenak hartzen ditu. 57 solairurekin eta 204 metroko altuerarekin, obra jada guztiz bukatuta dago.
Hiriaren erdian bertan egoteak aparteko neurriak hartu beharra eskatu zuen. Obra aitzindaria da HWS Babes Perimetral Autoigokariaren sistema erabiltzeari dagokionez. Eraikina inguratuz dauden pantaila babesleek funtzio bikoitza dute: alde batetik, segurtasuna ematen du egiten ari diren forjaturako eta ondorengo beste bietarako, eta, bestetik, sarrera edo biltegi gisa erabiltzeko plataformak dira.
Lan honetan biltegiratze plataformak dituzten panel inklinatuak erabili ziren, eta horri esker posible da erabilita dagoen materiala beste solairu batzuetara eramatea. Gainera, daukan multzo hidrauliko mugikorrarekin ez da garabirik erabili behar pantailak eta beste material batzuk mugitzeko.
Babes horren oinarria MK Sistema da, eta txarrantxa estandarrak eta lotura sinpleak erabili ziren obraren geometriara eta eskakizunetara egokitzeko. HWS sistemak langileen segurtasuna ziurtatzen du eta horri esker eraikinetan ez da kalterik sortzen eraikitze fasean.