ULMA Construcción-ek zirriborro lehiaketak badauka irabazlea
ULMA MARKARENTZAT HASIERA BERRI BAT.
Proiektu erakargarri bat pertsonetan oinarritzen da. Berriro ere ULMAko taldeak erronka eta proiektu bakoitzarekin nola inplikatzen garen erakutsi du. Gure irudia hazteko egin dugun marrazki barne-lehiaketa oso arrakastatsua izan da. ULMAko 150 pertsona baina gehiagok egindako ehundaka marrazki jaso ditugu. Espero genuena baino askoz gehiago da. Parte hartu duzuen guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu marrazki batean zuen sormena islatzeko egin duzuen ahaleginarengatik eta bide batez, eskerrik asko gure irudi eta eslogan berria sendotzeko materialez hornitzeagatik: From the beginning of your projects.
2013an zehar lan hauek merezi duten arreta jasotzeko barruko proiektu bat sustatzera goaz. Horietatik guztietatik gure irudi berria merkaturatzeko kanpainarako egokienak direnak aukeratu ditugu eta behin betikoa BAUMAN aurkeztuko da.
Zoritxarrez, marrazki bat bakarrik izan zitekeen irabazle, 5 irizpideren arabera puntuaziorik onena lortu duena:
- ULMAko proiektua transmititzea
- Eskuz egindako zirriborroa izatea
- Sormena
- Eslogan berria islatzea
- ULMAren irudi berriarekin bat etortzea
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!