ULMA Construcción-ek Solidaritate Zentro Europarra eraiki du Polonian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construcción-ek Solidaritate Zentro Europarra eraiki du Polonian

25.000m2 eta 200.000m3-ko edukierakin, Solidaritate Zentro Europarra ULMA Construcción-ek errealitate bihurtu duen aldaketa historiko baten adierazpen arkitektonikoa da. Eraikuntza honen mezu sinbolikoa, 12m bakoitzeko zeharkako ormak, denak zentsu berean, errepikatzearekin islatzen den diseinuko funtsezko elementuetako bat da.
ULMA Construcción-ek Solidaritate Zentro Europarra eraiki du Polonian
2013/01/29

Gdańsk hirian kokaturik, Europako zentro kultural eta soziala bihurtuko da “Solidaritate” mugimenduko erakundeentzat Polonia eta Europan.

Egitura monolitiko bezala pentsatutako eraikuntza honek soluzio ausartak behar izan ditu bai diseinuan, baita materialetan ere: 19,5 eta 30m bitarteko altuerak, horma diagonalak eta baita ontziolen ingurune batean integratzeko gai den eraikuntza bat bilatzea ere.

6,5º-ko inklinazioarekin eta altuera handiko kanpoko hormekin, ULMA Construcción-ek enkofratu bertikala erabiliaz 8m-ko geruzetarako eta langileen segurtasuna bermatzeko lan plataformekin soluzio paregabea planteatu du. Horma hauen berezitasunarengatik, hormigoiketa presioa jasan ahal izateko, zama handia onartzen duten ALUPROP puntalez indartu behar izan da enkofratua. Paneletako alboko zuloek izkinako itxiera azkarra eta erabat hermetikoa erraztu du, forma berezira egokituz. Etapaka eta ondo planifikatutako prozesu honek denborak murriztea lortu du, betiere segurtasun parametroei uko egin gabe.

Juan Pablo II. Aretoko habe handien eta lauzen eraikuntzarako, bi sistema bakarrik erabili dira. Altuera handiko bere bi solairuetako eskoran Cimbra T-60 dorreak eta ENKOFLEX lauzen enkofratua erabili dira.