ULMA Construcción-ek sekulako arrakasta izan du BAUMAn
Bizitasun handiko zazpi egunetan ULMAk mundu mailan eraikuntza sektoreko feriarik garrantzitsua den BAUMAko standean izan duen bisita kopurua hasieran aurreikusitakoa baino handiagoa izan da.
Open Air Area F8-ko 824 zk. duen standean kokatuta, pabilioia bera erakusketaren elementu bat gehiago bilakatu da, bere egitura MK Sistemarekin eraiki baita.
Produktuaren berrikuntzek zein jardunaldi osoan zehar antolatutako ekintza ezberdinek harrera paregabea izan dute. Nazionalitate ezberdinetako bisitariak egon izanak argi utzi du ULMAko produktuek pizten duten interesa, duten aldakortasunagatik eta eraikuntza, obra zibili, eraikin energetiko eta industrialen alorrean eta eraikinak birgaitzeko eta mantentzeko duten gaitasunagatik.
Feria honetan ULMAk erakutsi du bezeroaren beharrei bere osotasunean erantzuteko gaitasuna duela, zerbitzu integral baten bidez. ULMAk bere produktu guztiak hasieratik bezeroarekin lan eginez diseinatu, ekoiztu eta komertzializatzen ditu, proiektuaren soluzioa elkarrekin sortzeko eta gauzatu bitartean garatzeko.
ULMAk nazioko zein nazioarteko sektoreko feriarik ospetsuenetan presentzia izatea erakundearentzat interes estrategikoa da. Helburua bezeroei zerbitzurik onena eskaintzea eta harreman komertzialak indartzea da.
ULMA Esperientziak bere balioekin bezero bakoitzari arreta eskaintzen eta soluzioak bilatzen jarraitzen du, ULMA dagoen herrialde guztietan.