ULMA Construcción-ek Portugaleko presarik handiena bukatu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construcción-ek Portugaleko presarik handiena bukatu du

Baixo Sabor presan altueran egindako lan guztiak erosotasunez eta segurtasun osoz egin dira. Ibai handi hau Moncorvo Dorrean kokatua dago, Bragançako barruti portugaldarrean, eta Iberiar Penintsulan presarik ez zuen bakarra zen, jaiotzen denetik Dueroren bokaleraino. Urtegiak 50 km ditu luzeran eta Sabor ibaian dauden 2 zentral ere bai. 170 MW-ko potentzia eta urtero 444 GWh-ko argindar ekoizpena sortuko ditu.
ULMA Construcción-ek Portugaleko presarik handiena bukatu du
2013/11/06

ULMA soluzioa

127 m altu eta 505 m luze den presa eraikitzeko, ORMA, BIRA eta ENKOFORM V-100 enkofratu bertikala erabili zen. Kontsola igokari alde bakarrekoak, zinbrien hornidurak, norabide anitzeko aldamioa eta BRIO eskailera ere erabili ziren. 860.300 m3 - tik gora hormigoi isuri zen.

Altuerako segurtasuna beti bermatua egon zen. 2000 eta G kontsola igokariei esker, lan plataforma horizontalek presaren harresiaren gainean lan egitea ahalbidetu zuten, inklinazio mailak eragin gabe.

ULMAk horrelako lanetan duen esperientziari esker, bezeroak aholkularitzarik onena jaso zuen eta aplikazio bakoitzari ondo egokitutako produktuak erabili ziren.

Obratik logistika zentroak hurbil egoteak aurrez zehaztutako erritmoa mantentzea ahalbidetu zuen eta beraz, ezarritako epeak betetzea.