ULMA Construcción-ek ingeniaritza maila handiko soluzioak aplikatu ditu Panamako Changuinola I presan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construcción-ek ingeniaritza maila handiko soluzioak aplikatu ditu Panamako Changuinola I presan

Panamako Bocas del Toro probintzian dagoen Changuinola I Proiektu Hidroelektrikoak bere fase nagusian Changuinola ibaiko etorkizuneko urtegiaren presa eraikitzea du helburu, 223 MW-ko edukiera izango duena.
ULMA Construcción-ek  ingeniaritza maila handiko soluzioak aplikatu ditu Panamako Changuinola I presan
2013/02/18

99,2 m-ko altuera duen presa hau eraikitzeko, 875.000 m3 hormigoi erabili da.

Askotariko proiektuetako esperientzia handiari esker, ULMAk RCC motako presa hau eraikitzeko enkofratu soluzio aparta diseinatu zuen (arrabolaz trinkotutako hormigoia).

Presaren goialdeko enkofraturako panel metalikodun sistema igokari bat diseinatu zen, segurtasun arau guztiak betez. Presaren azpialdetik, berriz, panel metalikodun sistemak erabili ziren sostengu-ahalmen handiko egiturentzako MK sistemaren elementuekin konbinatuta, obra zibilean askotan erabiltzen dena.

600 t materialez hornitu zen aurreikusitako epean, bezeroaren beharrei eta inguru honetako klima euritsu eta tropikalari erantzunez.