ULMA Construcción-ek Australiako Wiggins Island ikatz esportaziorako terminala burutu du
Wiggins Island Ikatz Esportaziorako Terminala (WICET) Golding Point-en kokatuko da eta egungo Gladstone portuaren parte izango da.
Ikatz eskaeraren hazkundearen ondorioz Australiako merkatua indartzen ari da, eta espero da eskaerak modu esanguratsuan hazten jarraituko duela mundu osoan.
Eskaera horri behar bezala erantzuteko, beharrezkoa da esportazio gaitasuna handitzea eta WICET-i esker Queensland-eko ikatz ekoizleen egungo eta etorkizuneko ikatz esportazio gaitasuna modu esanguratsuan indartuko da.
Terminala bukatzen denean Gladstone-ko ikatz esportazio gaitasuna bikoiztu egingo da, urtean 80 milioi tona esportatuz.
2,5 mila mila milioi $-eko proiektu honek 800 lanpostu baino gehiago sortuko ditu.
Faktore asko hartu dira kontutan, hala nola, irazgaiztea, norabide aldaketak eta proiektu honetan oinarrizkoa den segurtasuna.
Behar horiei erantzuteko MK sistema aukeratu da, ENKOFORM VMK, ENKOFLEX eta ORMA enkofratuarekin batera.