ULMA Construccion, Brasilgo azokarik garrantzitsuenetan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construccion, Brasilgo azokarik garrantzitsuenetan

Brasilen datozen urteetan izango diren gertakari internazionalek azokak egitea bultzatu dute; horien artean daude lehenengo 2014ko Futboleko Munduko Kopa, eta ondoren 2016ko Olinpiar Jokoak.
ULMA Construccion, Brasilgo azokarik garrantzitsuenetan
2012/03/02

Urte honetan zehar ULMA Construccion hiru azokarik garrantzitsuenetan egon da presente. Martxoan Brazil Road EXPO 2011 egin zen, bide eta azpiegituren sarea behar dela agerian utzi zuena; abuztuan, Construsul 2011, oro har eraikuntzaren sektorera zuzenduta, eta Construction Expo 2011, obra eta azpiegituretarako soluzioetarako feria.

Construction Expo 2011tik azpimarra daitezke ekitaldian parte hartu zuten pertsonalitate politiko eta militarrak, baita ULMA Construccionen standa ere: Emanuel Fernandes, São Pauloko Lurralde Antolamendu eta Garapenerako idazkaria, Geraldo Alckimin, Estatuko gobernadorearen ordezkaritzan, Gilmar Tadeu Alves, São Pauloko Udaleko idazkari berezia, Gilberto Kassab, hiriko alkatearen ordezkaria, Teixeira koronel militarra, Afonso Mamede, Brasilgo Teknologia eta Ekipamendu Mantentzeko Elkarteko lehendakaria (Sobratema), Mario Humberto Marques, Sobratemako lehendakariordea, eta Hugo Ribas Branco, Eventos M&T eta Construction Expoko zuzendaria. Horrenbestez, horien guztien presentziak azokaren izaera nabarmendu zuen.

360 erakusle baino gehiago ziren, horien artean nazioarteko 126 enpresa, eta 25.000 pertsonaren bisita hartu zuten, tartean Brasil osoko enpresari txikiak, kontratistak, eraikitzaileak eta ingeniariak. ULMAk bere esperientzia eta espezialitatea erakutsi zituen  ingeniaritzako produktu eta soluzioen arloan. Azokako arlo nagusietako batean jarritako erakusmahai handiaren bitartez, ingeniaritzako soluzioetarako produktu eta goi mailako teknologiekin nabarmendu zen. Erakusketa gaika planteatzea arrakastatsua izan zen. Stand COPA 2014 estalki eta apeo baten bidez planteatu zen, MK Egituretatik eta BRIO Aldamio Multidirekzionaletik abiatuta. Bello Monte standean sarrerako portiko bat muntatu zen, MK Egiturekin, ENKOFORM VMK eta Kontsola Igokariekin; sistema horiek guztiak obra handietan aplika daitezke, hala nola futbol estadioetan eta zentral hidroelektrikoetan.

Halaber, 300 m²-ko Showroom bat instalatu zen, enkofratu eta apeoen soluzio nagusiekin, eta BRIO Aldamio Multidirekzionala muntatzen eta desmuntatzen erakutsi zen. Ekitaldi horretarako, guztira 150 tona produktu jarri ziren, ULMAko departamentu guztien koordinazioari esker. Arrakastaren gakoa talde lana izan zen.