ULMA Construcción Bartzelonako skylinen
Eraikina diamante eta trapezoide itxurakoa da eta 4.000 m2-ko orubea hartzen du. Hormigoizko erdiko nukleoak osatzen du bere egitura eta igogailuak, instalazio guneak eta larrialdi eta zerbitzu eskailerak ditu. Bere perimetroa aluminiozko profil teleskopikoen sistema batez dago sendotuta eta aldi berean, xerografiatutako errezel-horma batez dago bilduta.
Solairuen arteko batez besteko altuera 4 m-koa da, 0,4 eta 0,3 m arteko lauza lodierarekin.
Erdiko nukleoa forjatutakoen bi solairu aurretik egin da, igokari bidez Kontsola 2000 eta ENKOFORM V-100 erabiliz. Lauzen kopuru handi bat RAPID enkofratu horizontal bidez eraiki zen eta kasuren batean ENKOFLEX-arekin.
Hormigoian zuloak ekiditeko, 4,50 m luzeko hesi geruzak egin ziren. Txarrantxa zinbria eta tenkatzaileak erabiltzeak hariztatutako barrek hesia ez gurutzatzea ahalbidetzen du geruza bakoitzaren goialdean eta behealdean kokatzean.
Eraikin hau jendartearentzat irekita dago, izan ere, beheko solairuan berrikuntza teknologikoen erakusketa zentroa du, informazio teknologien zabalkunderako gune berri gisa jarduten duena.