ULMA Architectural Solutionsek bere lehen proiektua amaitu du Brasilen. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek bere lehen proiektua amaitu du Brasilen.

ULMA Architectural Solutionsek bere lehen proiektua amaitu berri du Brasilen, São Paulon, zehazki. Gaur egun 3 proiektu daude abian herrialde horretan, Recife (Pernambuco), Salvador de Bahía eta São Paulo hirietan.
ULMA Architectural Solutionsek bere lehen proiektua amaitu du Brasilen.
2013/01/15

FECOMERCIO da amaitu den obra: São Paulo Estatuko Merkataritza Federazioaren Administrazio Egoitza da eta Julio Neves Arkitekto ospetsuak diseinatu du. Neves, halaber, MASPeko zuzendaria da (San Pabloko Arte Museoa, 1947an sortua eta 1997. urtetik berritze lanetan dagoena).

Obrak Método Engenharia Eraikuntza enpresak kudeatu du eta Paulista Etorbidearen inguruetan kokatzen da, Bela Vista auzoan. Erabilitako materiala formatu handiko hormigoi polimerozko harrizko plaka bat izan da, sistema bertikalarekin instalatu dena.

FITXA TEKNIKOA

Sustatzailea: FECOMERCIO

Eraikuntza erabilera: Bulegoak

Fatxada Aireztatuko azalera: 3400 m2

Kokapena: São Paulo – SP

Eraikuntza Enpresa: MÉTODO Engenharia

Arkitektoa: Julio Neves Arquitetura

Egikaritze epe estimatua: 4 hilabete

Plakaren kolorea eta testura: P-14-P