Ulma Architectural Solutions
ULMA Architectural Solutionsek bere drainatze soluzioak aurkeztu ditu Lyongo Pollutec Aretoan
ULMA Architectural Solutionsek Drainatze Kanalen bere gama berria aurkeztu du Pollutec Aretoan, Lyonen, abenduaren 2tik 5era bitartean.
ULMA ARCHITECTURAL SOLUTIONS 10 urte baino gehiago dago Frantziako merkatuan, eta bosgarren urtez jarraian etorri da biurteko Areto honetara, zeinak ingurumen eta energiarako ekipamendu, teknologia eta zerbitzuak eskaintzen dituen.
ULMAk MULTIV+ sistema aurkeztu du, V formako sekziodun kanal sorta, efizientzia hidraulikoa eta instalazio kostuen ekonomia konbinatzea ahalbidetzen duena, Rapidlock torlojurik gabeko bere finkapen sistemari esker.
Drainatze kanalen soluzio berriak aurkezteaz gain, ULMAren helburua, areto honetan, Herri Lanetako sektoreko bere banatzaile sarearekin harremanak indartzea izan da.