ULMA Agrícolak G12 negutegia aurkeztuko du Fruit Attraction 2014 ferian — Begira - Ulma aktualitatea

ULMA Agrícolak G12 negutegia aurkeztuko du Fruit Attraction 2014 ferian

ULMA Agrícolak Fruta eta Barazkien Nazioarteko ferian iaz izandako esperientzia positiboaren ondoren, aurten ere erakusmahaia izango du Madrilen urriaren 15etik 17ra bitartean egingo den Fruit Attraction feriaren 6.edizioan.
ULMA Agrícolak  G12 negutegia aurkeztuko du Fruit Attraction 2014 ferian
2014/10/13

ULMA Agrícolak G12 modeloa aurkeztuko du edizio honetan. Negutegi modelo honek klima epel eta hezeetako merkatuetan dagoen eskaeraren hazkundeari erantzuten dio.

Negutegi modelo honen ezaugarri nabarmenenak hauek dira:

1.-Nabearen zabalera, 12.8 metro, egituraren diseinuak negutegiaren eremu baliagarria handitzen du.

2.-Sendotasun handiagoa, arkuetan 90 mm-ko hodi profil obala erabiltzeagatik,  bolumenaren eta erresistentziaren arteko oreka optimizatuz.

3.-Egituraren forma gotikoak eta arkuen inklinazioak eguzki erradiazioaren aprobetxamendua handitzen du eta aldi berean, labore gaineko tanta-jario arriskua gutxitzen du, kondentsazioaren isurbidea hobetzen delako teilatu-hodietara.

Hori guztiaren ondorioz, ULMA Agrícolaren Multikapera Gotikoaren ezaugarriak indartzea lortu da, egitura sendoa lortuz eta barruan leku baliagarria handituz eta horri esker, klima hobeto kontrolatuz eta inertzia termikoa areagotuz.

ULMA Agrícolak hainbat hektarea instalatu ditu dagoeneko negutegi modelo honekin eta bezeroak oso asebeteta geratu dira lortutako emaitzekin.