ULMA 2010 Fruitlogistican
ULMA Packaging-ek barazki eta fruitu produktuen sektorerako soluzioetan duen bereizitasuna erakutsi zuen, eta horren oinarrian eskaintza zabal bat dago, enbasatzeko 6 teknologiarekin: Flow Pack (HFFS), Bertikala (VFFS), Termozigilatua, Termokonformatua, Film Zabalgarria eta Atzeragarria. Eskaintza osatzeko, produktua automatikoki kargatzeko instalazioak erakusten dira, baita lerroko amaierakoak, doitzeko eta paletizatzeko prozesu automatizatuekin.
Aipagarria da VTI 500 makina bertikalaren aplikazioa, barazkietarako, ultrasoinu bidezko soldadurako 4. gamakoa, eta berriro itxi daitekeen enbasearekin. Piperrak enbasatzeko instalazio automatikoak ere ikusmin handia bereganatu zuen, produktuaren karga automatikoarekin, Flow Pack FLORIDA bilgailurako.