Saria eskari jasotzaileen modelo berrietarako
Orain dela bost urte baino gehiago, bere orga kontrapisatuen kalitatean eta fidagarritasunean irudi nabarmena lortu eta gero, ULMAk apustu sendoa egin zuen biltegiko ekipamenduen gama sustatzeko eta berritzeko, eta aplikaziorik berezienei zehatz-mehatz erantzuteko ekipamendu espezializatuen katalogoa lortu zuen. Berritzeko politikari eta bezeroen beharrak ulertzeko dinamikari jarraituz, ULMAk modelo berriak gehitu ditu, biltegi batean egiten diren aplikazio guzti-guztiak modu seguru eta erosoan egiteko diseinatuak.
ULMAk eta Mitsubishik merkaturatu duten azken seriea OPB1020NE eskari jasotzaileak dira, apalategietako beheko mailetan dauden produktuak manipulatzeko diseinatu direnak. Modelo horiek duten karga ahalmena 1 t eta 2 t artekoa da, gehienez ere 12 km/h-ko abiadura har dezakete.
Modeloak errekonozimendu bikoitza jaso du, izan ere, alde batetik, Erresuma Batuko orga fabrikatzaile eta banatzaileen elkarte independentea den Fork Lift Truck Association elkarteak, urteko ekitaldian, "Ergonomia" saria eman zion OPB20NE eskari jasotzaileen s eri berriari, eta "Segurtasuna" saria Mitsubishi markari, beste lehiakide askoren artean nagusituta, horien artean Jungheinrich, Linde, Still, Nissan edo Toyota. Beste alde batetik, OPB20NE serie berriak oso harrera ona izan du merkatuan, eta ULMAk erregistratutako maila baxuko eskari jasotzaileen salmentan % 33 handitzea lortu du, aurreko urtearekin alderatuta. Arrakasta oro esanguratsua da, MEDEA Espainiako orga jasotzaileen banatzaile eta fabrikatzaileen elkartearen arabera, maila baxuko eskari jasotzaileek % 26ko jaitsiera izan baitute fakturatutako unitateei dagokienez.
Horrelako emaitzek indarra ematen diete ULMAri eta Mitsubishiri orga jasotzaileen segurtasuna, ergonomia eta fidagarritasuna bezalako hainbat alderdi berritzeko eta perfekzionatzeko inbertsioen politikarekin jarraitzeko.