• Ulma Construction

REVIT® diseinua: 3Dko irtenbide teknikoa 'Cebú Cordova link expressway' proiekturako

2022/08/30
Filipinetan egindako azpiegitura proiektu handienetako bat da. Zubiak bi pilono oktogonal ditu, aurpegi guztietan aldakorrak, eta 150 metroko altuerakoak.

Tamaina handiko proiektua izanda eta, gainera, geometria konplexuak edukita, eredua 3Dn eduki eta erraz eskuratu ahal izateak ahalbidetu du obra gauzatu aurretik eta gauzatzen ari zen bitartean izandako arazoak edo interferentziak azkar konpontzea. Edozein aldaketa eredu digitalean eguneratzen zen zuzenean, eta, horrela, informazio fluxua etengabea eta eraginkorra izan da proiektuko parte hartzaile guztien artean.

Pilonoa REVIT®en diseinatzea funtsezkoa izan da ULMA sistema guztiak aplikatu ahal izateko, pilonoaren geometria konplexua kontuan hartuta: aldakorra sekzio oktogonalean eta igotze fase guztietan ere bai. Lehenean, sekzio aldakorreko oktogono erregularra zen, baina hurrengo bi faseetan, geometria irregularra ez ezik aldakorra zen 8 aurpegietan. Era berean, enkofratua egokitu behar zen tenkatzeko kableen kaxetara eta hormigoian txertatuta zegoen gurutze apaingarrira moldatzeko.

REVIT®ekin, pilonoaren fuste osoan eta gehitutako material geruza bakoitzerako, egiaztatu ahal izan da irtenbide teknikoak ez zuela inoiz interferentziarik izango. Hala, fase bakoitzean diseinu egokia planteatu ahal izan da. Hori dela eta, enkofratuaren eta ATR Sistema Autoigokariaren bi irtenbide egin dira, bat 1. faserako eta bestea 2. eta 3. faseetarako, zubiko taula pasatu eta gero geometria aldatzen baitzen.

Cebu Cordova Link Expressway proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Klikatu hemen eta ezagutu proiektuaren xehetasun guztiak.