Presente bigarrenekoz Mexikoko ExpoCihac Azokan
ULMA Architecural Solutionsek bere drainatze soluzioak erakutsi ditu, ULMAk eskaintzen dituen kanalizazio aurrefabrikatua eta drainatze soluzioak oraindik oso ezagunak ez diren merkatuan. Drainatze kanalak in situ instalatzen gehiago lan egiten da merkatu horretan.
Arazo horri erantzuteko, preskripzioari zuzendutako bideo bat egin da eta bertan drainatze aurrefabrikatuaren abantailak erakusten eta azaltzen dira in situ kanalen eraikuntzaren aurrean.
Gainera, bideoan ahalik eta argien saiatu nahi izan da irudikatzen hormigoi polimeroak -ULMA kanalak fabrikatutako materiala- eskaintzen dituen abantailak hormigoi tradizionalaren aurrean; eta baita kostuan, lan-eskuan eta egikaritze denboran egiten den aurreztea drainatze aurrefabrikatuko kanalen instalazioaren eta obran kanalak egikaritzearen artean.