Prentsa aretoko gune berria webgune korporatiboan — Begira - Ulma aktualitatea

Prentsa aretoko gune berria webgune korporatiboan

Prentsa aretoko gune berria webgune korporatiboan
2026/11/13

ULMAren webgune korporatiboak atal berri bat du. Gaurkotasuneko informazioa, baliabide grafikoak eta ikus-entzunezkoak eta dokumentazioa biltzen dituen gunea da, eduki eta material korporatibo nagusiak errazago eskuratzeko.

Gune berria hainbat ataletan egituratzen da. Gaurkotasuneko gaien atalean, informazio berriena jasotzen da, eta multimedia galeriak, berriz, negozioen eta instalazioen irudiak eskaintzen ditu. Horrez gain, atalak prentsa dossier bat ere badu, Taldeari eta bere negozioei buruzko informazio orokorrarekin eta zifra nagusiei, errotzeari eta lurraldeari, negozio berrien sustapenari eta bere DNA kooperatiboan oinarritutako ULMA ereduari buruzko informazioarekin.

Atal berri honekin, errazagoa da informazio eta material korporatiboa eskuratzea, eta ULMA hobeto ezagutzeko kontsulta eta erreferentzia gune bat eskaintzen da.