Premiazkoa garrantzitsua ere badenean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Premiazkoa garrantzitsua ere badenean

Madrilgo Isabel Zendal erizaina Larrialdietako Ospitalea. Denbora errekorrean egin genuen proiektua.
Premiazkoa garrantzitsua ere badenean
2022/11/07

Inoiz produktibitateari eta denboraren kudeaketari buruz irakurri baduzu, ziur nago badakizula nor den Dwight Howard Eisenhower.

Ez? Beno, izen horrekin normala da. Baina premiazkoaren eta garrantzitsuaren matrizearen egilea dela esaten badizut, orduan bai, ezta?

Errenkada eta zutabe taula bat da, eta 4 kontzepturen inguruan antolatzen dira zereginak: premiazkoa eta premiazkoa ez dena, garrantzitsua eta garrantzitsua ez dena.

Orain badakizula zertaz ari naizen?

Bada, gaurkoan, pandemiak Eisenhower jauna eta haren esaldi ospetsua; “garrantzitsua dena oso gutxitan izaten da premiazkoa. Premiazkoa dena, oso gutxitan da garrantzitsua” gezurtatu dituela esatera natorkizu.

Gogoratzen al dituzu etxean konfinatuta egon ginen hilabete horiek, irten ezinik, albisteetan pandemian geundela gogorarazten ziguten bitartean? jakina, gogoratzen duzula, nola ahaztu...

Ba, gaur, parte hartu genuen eta denbora errekorrean egin zen proiektu bati buruz hitz egin nahi dizut. Madrilgo Isabel Zendal erizaina Larrialdietako Ospitaleaz ari naiz.

Pandemia betean, Madrilgo ospitale handi guztiak gainezka zeuden, eta Madrilgo Erkidegoa, egoeraren larritasunaz jabetuta, lanean hasi zen, 6 hilabeteko denbora errekorrean ospitale bat eraikitzeko.

Proiektuan lehen mailako hainbat eraikitzailek lan egin zuten aldi berean, geunden salbuespen egoera premiazkoa eta garrantzitsua zelako, eta ULMAtik gure hondar alea ere jarri genuen, proiekturako gure drainatze soluzioak emanda.

Zuzendaritza fakultatiboa gure ordezkari komertzialarekin harremanetan jarri zen behar zutena eskatzeko, eta, azkenean, bi kanal eredu eman genituen: SELF200 eta S200, biak burdinurtuko saretarekin.

SELF200 kanalak eskakizun hidrauliko txikia duten oinezkoentzako hainbat gunetan jarri ziren. Civil gamako S200 eredua ibilgailuen zeharkako trafiko eremuetan jarri zen. Kanal horiek ezin hobeak dira karga handietarako, eta 8 puntuko segurtasun finkapena dute ML bakoitzeko, sareta osoan eta kanalean zehar indarren egonkortasun eta banaketa handiagoa bermatzeko.

Baina Isabel Zendal erizaina Larrialdietako Ospitalea eraikitzeko proiektuan izan dugun parte hartzearen alderdi azpimarragarriena horniduraren azkartasuna izan da.

Azkartasuna horniduran

Merkataritza eta banaketa sare zabala dugu nazio mailan, gure drainatze soluzioak behar dituzunean eta behar dituzun lekuan eskuragarri egongo direla bermatzeko.

Zendal erizaina Larrialdietako Ospitalearen kasuan, egoerak eskatzen zuen berehalakotasuna eta azkartasuna emateko gai izan ginen.

Emaitza: 1.000ML saretadun kanal baino gehiago hornitu genituen hilabete pasatxoan, gure ordezkari komertziala (eta gainerako pertsona guztiok) etxean konfinatuta eta irten ezinik geunden bitartean.

Badakigu denbora zein garrantzitsua den, eta, horregatik, gure bezeroen ondoan egotea gure lan egiteko moduaren parte da. Hurbiltasunaz ari garenean, hortaz ari gara: behar gaituztenean hor gaude.

Izan ere, guretzat proiektu guztiak dira garrantzitsuak, baina aipatutakoa,  zehazki, premiazkoa ere bazen.