PERTSONALIZAZIOA: Mahatsondo hostoaren itxurako plaka bereziaren diseinua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

PERTSONALIZAZIOA: Mahatsondo hostoaren itxurako plaka bereziaren diseinua

ULMA Fatxada Aireztatuko Sistema Bertikala. Alt Penedés eskualdean, Bartzelonako Sant Pere Molanta herrian, ingurunean ohikoa den mahastien paisaian murgilduta, ikastetxe hau kokatzen da, ULMA fatxada aireztatuko sistema bertikalarekin estalia. Gustau Gili arkitekto proiektugileak ULMAri helarazi zion ingurunearekin bat egingo zuen testura eta kolorea lortzeko nahia.
PERTSONALIZAZIOA: Mahatsondo hostoaren itxurako plaka bereziaren diseinua
2012/12/13

Lankidetza Proiektuan eta Kudeaketa Integralean

ULMA Architectural Solutionseko proiektu taldeak, arkitektoarekin lankidetzan, kolore bereziko plaka bat garatu zuen, mahatsondo hostoaren itxurakoa, mahatsondo zelaien itxura hartuko zuen testura pertsonaliztuarekin.

Mahotsondo itxura hartuko zuen tonalitatea lortzeko, zelaietatik mahatsondo hostoak hartu ziren fabrikara bidali eta kolore zehatza kopiatuko zuen tonalitatea lortzeko. Testuraren diseinuari dagokionez, abiapuntua arkitektoaren zirriborro bat izan zen, eta erliebea eta sakontasuna eman zitzaizkion nahi zen testura lortu arte.

Arkitektoaren arabera, pertsonalizaziorako aldez aurretiko jarrera ona, laguntza teknikoa eta proiektuko lankidetza funtsezkoak izan ziren  azken produktua lortzeko garaian.

 

Proiektuaren nahia da obra osoan zehar kontrajarritako bi material argi eta garbi desberdintzea. Batetik ageriko hormigoizko bloke gordina erabiltzen da eta, bestetik, hormigoi polimerozko panela, koloreztatua eta apaindua.

Informazio gehiago Proiektua Rossend Montane

FITXA TEKNIKOA

Arkitektoa: Gustau Gili Galfetti, GGG Arquitectura

Sustatzailea: GISA – Hezkuntza Saila

Eraikuntza-enpresa: Corsán-Corviam

Herria: Sant Pere Molanta, Olèrdola (Barcelona)

Obra Data: 2010

Fatxada Aireztatua: ULMA Architectural Solutions

Fatxada Aireztatutako Azalera: 1.600m2