Patrika guztietarako irtenbideak USM Financerekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Patrika guztietarako irtenbideak USM Financerekin

ULMA Orga Jasotzaileak, jada 2006an, ohartu zen merkatuak etorkizunean izan litzakeen behar berrietara aurreratu behar zela
Patrika guztietarako irtenbideak USM Financerekin
2013/09/12

ULMA Orga Jasotzaileetan, 2006 inguruan (azken ziklo ekonomikoko urteetan hazkunde ekonomikorik handienetakoa lortu zen), merkatuak etorkizunean izan litzakeen beharrei aurrea hartu behar zitzaiela ohartu ginenetik, sei urte luze igaro dira, mantentze lanetarako ekipamenduak erosteko zerbitzu berritzaileak eta malguak eskainiz, finantziazioari dagokionez.

Etapa zail horretan berretsi baino ez da egin, salmenten zifrak zakarki jaitsi direlarik, kredituaren eta bere baldintzen aurrean ahulen dagoen merkatuetako bat merkantziak erabiltzeko makineriaren merkatua dela, izan ere, parkeak berritzeko enpresek inbertsio handiak egin behar dituzte eta, ondorioz, kontratu zaharrak luzatzera behartuta egon dira, are gehiago, finantzaketa faltagatik, makinak kendu ere egin behar izan dituzte, horrek negozioaren produktibitatean dakartzan ondorioekin.

Horregatik, ULMA Jasotzaileak etxeak, azken urteotan bezeroen arazoak bere egiteko konpromisoarekin zintzo, USM FINANCE zerbitzuetan oinarrituta, “patrika guztietarako irtenbideak” izeneko kanpaina aurkeztu du 2013ko amaierarako, finantzaketa erabat malgua eskainiz, hein handi batean bezeroak kontratuen konpromisoetako batzuetatik libre uzten dituena: aplikazioak aukera ematen duen heinean, bezeroek beren neurrira egindako produktu finantzarioen artean hautatu ahal izango dute, hainbat aldagai kritikoren arabera, horien artean egonik iraupena, hondar balioa edota beste estandard modalitate batzuk.

Kanpainaren bidez, 2013an merkaturatutako modelo berriak aurkezteaz gain –horien ezaugarri nagusia kontsumoan eta mantentze lanetan eskaintzen duten aurrezpena da–, enpresa guztietara, edozein neurritakoak izanik ere, ekipamenduak finantzatzeko aukera helaraztea da eta, horrenbestez, beren baliabide ekonomikoak negozioen garapenari lagunduko dioten beste inbertsio batzuetara bideratzea.