Obran presente egotea, funtsezkoa Mexikon itsas plataformak eraikitzeko lanen arrakastarako
Bi egituretan eta elektromekanikako lanetan, BRIO Norabide Anitzeko Aldamioa aplikatu da, lan dorre, pasabide, aldamio eseki eta eskailera moduan.
Plataformaren beheko aldeak, itsas ohantzean jarriko denak, 42 metroko altuera eta 13 metroko luzera ditu. Egituraren barnealdean eta alde bakoitzean, 14 metroko altuera duten BRIO aldamiozko 10 dorre muntatu dira, luzera ezberdineko pasabideekin (6, 9 eta 11 metrokoak) elkarri lotuta.
Plataformaren estalkian, zeina 24 metro luze eta 22 metro zabal baita, eskailera bat jarri da, zankabe bikoitzekoa eta 14 metroko altuerakoa, bai eta 12 metroko altuerako lau lan dorre ere, hegalkin eta aldamioetarako sarbideekin, altuera desberdinetan.
Horrelako eskakizunak dituen proiektu batean, funtsezkoak izan dira ekipamendu kopuru handiak hornitzea eta entregatzeko epeak betetzea proiektua behar bezala garatzeko.
Obra honetan ULMAko langileen presentzia etengabea izan da, ez soilik aldamioen egiturak teknikoki gainbegiratzeko, baizik eta BRIO Norabide Anitzeko Aldamioaren sistemaz, leku garaietako lanaz, industriako segurtasunez eta tarteko arduradunen lidergoaz saio teoriko eta praktikoak emateko ere bai. Era berean, ESEASA Offshoreren Aldamioen Arloko lantaldea gure Zentro Logistikora joan zen Ingeniaritza, Software (Revit eta AutoCad), Logistika eta Eragiketen arloko prestakuntza jasotzera.
Gaur egun, ESEASA Offshorerekin lanean jarraitzen dugu UIM-16, UIM-21 eta UIM-22 itsas plataformak eraikitzeko lanetan, bai eta Dos Bocaseko findegi berriaren HDN2 plantarako Prozesu Moduluetan ere.
Ezagutu gehiago proiektuari buruz bideo honetan.