Nola handitu drainatze kanalen iraunkortasuna kostako inguruneetan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Nola handitu drainatze kanalen iraunkortasuna kostako inguruneetan

Garrantzitsua da erabiltzen ditugun materialak instalatutako ingurunera egokitzea denboraren poderioz hondatu ez daitezen.
Nola handitu drainatze kanalen iraunkortasuna kostako inguruneetan
2022/12/21

Ba al zenekien Ozeano Atlantikoa dela munduan gazitasun handiena duen eremuetako bat? Eta bertako kostaldeetan hezetasun maila %80 ingurukoa dela?

Datu horiek garrantzitsuak dira, drainatzeko soluzioak aukeratu aurretik kontuan hartu beharrekoak, kanalak denboraren poderioz hondatu ez daitezen garrantzitsua baita erabiltzen ditugun materialak instalatuko diren ingurunera egokitzea.

Gaur, kontatuko dizut nola den posible drainatze soluzioen iraunkortasuna handitzea, baita itsas eragin handiko eremuetan ere. Izan ere, posible da.

Denok dakigu gehiegizko gatza ez dela ona gure organismoarentzat, ikusi besterik ez dago zenbat pertsonak hartzen dituzten neurriak beren dietan gatza murrizteko... kanalen saretekin gauza bera gertatzen da: itsasoarekiko hurbiltasunak bere osasunari eragiten dio eta higadura arazoak sor ditzake, hala nola herdoiltzea.

Eta horixe bera gertatzen zen sardina hondartzako pasealekuan, Galdar hirian, Kanaria Handia uhartearen ipar-mendebaldean.

Udalerri horretako udalak hiribidearen erreforma integralerako proiektua jarri zuen abian. Proiektu handinahia zen, etorbidea zabaldu nahi zen oinezkoentzako espazioa irabazteko, eta, besteak beste, drainatze kanal berriak ere jarri dira, antzinakoak, hondatuta zeudenak, ordezkatzeko.

Ez da magia; Optimal Drain da

Galdarrekoa bezalako birgaitze proiektu bat abian jartzen denean, premisa argi bat dago: proiektuaren arduradunek emandako denbora eta egindako lan guztiak merezi izan duela ziurtatu nahi dute. Izan ere, behin gauzak egiten hasita, hobe da hasieratik ondo egitea, ezustekorik gabe.

Eta hemen sartzen da jokoan gure zerbitzu teknikoa. Ez dizut esango zein onak diren, eta ez naiz luzatuko loreak botatzen. Bakarrik esango dizut software multiplataforma bat garatu dutela, eta, horren bidez, azterlan hidraulikoak egiten dituztela, proiektatutako kanalizazio sistemak onenak izan daitezen bermatzeko;  bai ebakuazio gaitasunari, bai kostuari dagokionez. Edo gauza bera dena: aldez aurretik badakite zer kanal eredu den egokiena proiektu bakoitzerako. Crack batzuk dira...

Eta zergatik kontatzen dizut hau? proiektu honetarako, hasiera batean, kanal eredu baten aurrekontua eskatu zigutelako eta kalkulu hidraulikoa egitean, gure lankideak konturatu zirelako ez zela aukerarik onena.

Kompaqdrain kanal monolitikoak polimero hormigoian

Ondorioz, Kompaqdrain kanal monolitikoak instalatu dira, zeinetan kanala eta sareta pieza bakarrean fabrikatuta dauden. Baina, gainera, CITY modeloak  (proiektu honetan erabili dena) badu oinezkoen guneetarako pentsatutako ezaugarri bat: saretak zabalera txikiagoko kaptazio zuloak ditu, estropezuak edo erorikoak saihesteko.

Baina, itzul gaitezen hasierako gaira:

Zein da kanalek kostaldeetan irauteko gakoa? Erantzuna materiala da.

Kompaqdrain kanalak polimero hormigoian eginda daude erabat. Kalitate handiko materiala da, erretxina polimerikoen bidez lotutako agregakinen aparteko konbinazio batez osatua, hormigoi tradizionala baino 4 aldiz erresistentzia handiagoa duena eta ingurune gazietarako oso iraunkorra dena.

Orain badakizu: itsasoko kresalaren ondorioz sortutako patologiei agur esan eta drainatze kanalen iraunkortasuna handitu nahi baduzu, polimero hormigoizko Kompaqdrain kanalak dira irtenbidea.