Nola eraikitzen da mundua? Konfiantza izanda — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Nola eraikitzen da mundua? Konfiantza izanda

Konfiantza da ULMAren ikus-entzunezko pieza berriak irauten duen bi minutuetan modu original, arin eta sentsorialean transmititzen den funtsezko kontzeptua.
Nola eraikitzen da mundua? Konfiantza izanda
2024/02/22

Izan ere, bizitzako gauzarik garrantzitsuenak ikusten edo ukitzen ez den zerbaitekin eraikitzen dira. Konfiantzak formarik ez du, baina badu, ordea, aztarna uzten duten harreman sendoak sortzeko indarra.

Proiektu bakoitzean eta haren aukeretan konfiantza izanda, eta gure taldean eta elkarrekiko ezagutzan ere bai. Segurtasuna ematen duten irtenbide adimentsuetan konfiantza izanda, eta dena ondo aterako dela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. Elkartu egiten gaituzten eta mundua, gutako bakoitza, gu denok aldatzen gaituzten zubi ikusezinak eraikiz.

Pertsonen sormenean eta haien ideia adimentsuetan sinetsita, horrek mundu desberdin bat beste era batera eraikitzeko konfiantza ematen baitu. Bideo berri honen bidez ULMA Constructionen nola eraikitzen dugun ezagutzera gonbidatzen zaitugu.