Ulma Construction
New Yorkeko Long Island Cityko aparkaleku konplexu baterako kalitate eta eraginkortasun handiko soluzioak
Long Island Cityko erdigunean kokatutako proiektua sei mailako aparkaleku-konplexu bat eraikitzean datza, eta guztira 32.700 m² hartzen ditu, 6,7 eta 12 metro bitarteko altuera libreekin.
Hormigoizko egiturak sarbide-arrapala bat, tona askoko ibilgailuak kargatzeko kaiak, hegal bat, eguzki-panelak estalkian eta aire zabaleko aparkaleku bat ditu.
ULMAk unean-unean eta fase bakoitzean eskatutakoaren arabera hornitu ditu zinbria eta enkofratu soluzioak, egiturazko eskakizunek aurkeztutako erronkari eraginkortasun eta segurtasun handiz erantzuten diotenak.