New Ross, munduko zubi estradosaturik luzeena
Barrow ibaiaren gaineko zubia egitura estradosatua da, 887 metrokoa, eta kategoria horretako zubirik luzeena da munduan. Zubi tipologia honen ezaugarria da inklinazio txikiko tiranteak dauzkala eta, beraz, zubiaren pilonoak altuera txikiagokoak dira taularen baoen neurrien aldean.
ULMAk zerbitzu integrala eskaini du, eskaintzatik eta diseinutik materialen hornidurara eta proiektuaren itxierara arte. Proposatutako soluzio integrala eta teknikoa eta beharrezko material tonak hornitzeko gaitasun logistikoa izan dira hornitzaile gisa aukeratua izateko funtsezko alderdietako batzuk. Bezeroarekin koordinatuta egoteak eta obran etengabe presente egoteak ahalbidetu dute proiektuko edozein egoerari eraginkortasunez eta azkar erantzutea.
Proiektuak 12 eta 36 metro arteko altuera aldakorreko 8 pilare ditu. Geometriaren aldetik, 2x6 m-ko lauki zuzena da, eta alakak ditu izkinetan eta sekzioaren erdian. Sekzio laukizuzena eta zirkularra duten pilareak ENKOFORM V-100 sistemarekin egin dira, gora egiteko CR-250 kontsolen gainean bermatuta.
Zubiaren zatirik handiena zinbria portikodunarekin egin da, lurzoruaren konplexutasun geoteknikoagatik ezin baitzen beste sistema batzuk erabili zurkaizteko. Soluzioak zimenduetan aurreztea ekarri du.
MK Sistema hurbilpeneko baoetan erabili da, 35m, 45 m, 75m eta 945 m luze diren argiak gainditzeko. Zertxak, zinbria dorreak eta enkofratuetan ere aurreztu da, hainbat bider aplikatu direlako.Sistemaren malgutasunari obrako produktibitatea gehitu behar zaio. Materiala berrerabiltzeak eta txandakatzeak eta aplikazioak desmuntatu eta muntatu behar ez izateak lan karga eta segurtasuneko betekizunak murriztea ekarri dute.