Neurrira egindako aldamio soluzioak Lourdesko Santutegia zaharberritzeko
Obraren bertikaltasuna eta basilikaren oinetan dagoen espazio mugatua direla eta, inplikatutako enpresa guztiek bikain antolatu behar izan dituzte esku hartzeko prozedurak, eta zorroztasun handiz lan egin.
ULMA k karga jasogailu bat jarri du, tona bat ekipo eta langile igo ahal izateko, 66 metroko altueraraino. Horrez gain, maila guztietara iristeko eskailera bat ere jarri du. Aldamioak materiala biltegiratzeko espazioa izan du, birgaitze lanak errazteko.
Kanpandorrea kobazulotik ia 100 metrora dago, eta, beraz, aldi baterako babes eremu bat ezarri da, erromesen segurtasuna bermatzeko eta arrokak erortzeko arriskua saihesteko. Lekuaren babesa osatzeko, aldamio sare bat jarri da 3 fatxada sekundarioetan, eta sare trinkoago bat plazara ematen duen fatxadan; horri esker, argazkiak edo bideoak proiektatu ahal izan dira.
Horrelako ezaugarriak dituen proiektu batean, BIM metodología erabiliz obraren bolumenak eta zailtasunak argi ikusi ahal izan dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus bideoa hemen.