Nazioartekotzearen Euskal Agentziak Milanen sortu duen egoitza berriaren inaugurazioan egon da ULMA Architectural Solutions
Eusko Jaurlaritzak eta Sprik bultzatu dute ekimena, euskal enpresei beren negozioak Italiako merkatuan garatzen laguntzeko eta sinergiak identifikatu eta akordioak bultzatzeko, euskal jatorriko erakundeei Italian lan komertzialak egiten laguntzeko.
BTI bulegoak Milanen sortu duen bulego berriaren inaugurazio ekitaldian eremu publikoko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari asko egon dira, tartean hauek: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, zeinak ekitaldia presiditu duen, ondoan zituela Javier Zarraonandia, Industriako sailburuordea, eta Ainhoa Ondarzabal, Nazioartekotzearen Euskal Agentziaren beraren zuzendaria.
Ekitaldirako aukeratu diren enpresen artean daude, esaterako, Danobat, Tecnalia, Lantek Sheet Metal, Iberdrola, Siemens Gamesa, Caf, Fagor Automotion, Orkli SCoop, Vidrala, Tubacex edo Cie Automotive. Bilerara batu da, halaber, Marco Fedato, Promos, Milango Merkataritza Ganbera-ko Inbertsioen Sustapeneko burua.
Enpresen ordezkarien arabera, gauza ona da Italiako ekonomia eta Euskadikoa oso antzekoak izatea, alde biei ondo egiten dieten sinergiak sortzen direlako, baina, horrek, ordea, lehia oso gogorra izatea ere eragiten du.Laguntza eskatu diguten alderdiak kudeaketa administratiboak, burokratikoegitzat jotzen dituztenak, edo Euskadi-Italia konektibitatea dira, bai eta euskal industriaren posizionamendua ere.
ULMA Architectural Solutions, Eraikuntzaren sektorerako soluzio pertsonalizatuak eta iraunkorrak garatzen lehen enpresetakoa dena, Kalitatearen sinboloa eta Bermearen zigilua ere bada erakuntza arloan. 2014an ezarri zen Italian, eta egoitza Milanen dauka. Dena den, 2005ean hasi zen Italiarekin harremanak edukitzen, orduan hasi baitzen drainatze kanalak saltzen Italian, banaketaren bitartez.