MONDRAGONek praktika ontzat jo du ULMA Constructionen 4.0 Industriarekiko egokitzapena — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

MONDRAGONek praktika ontzat jo du ULMA Constructionen 4.0 Industriarekiko egokitzapena

4.0 Industriaren kontzeptuari 4. Industri iraultza edo Industria Adimenduna ere esaten zaio, eta eskatzen du tresna adimendunak erabiltzea industriako prozesuak optimizatzeko laguntza gisa.
MONDRAGONek praktika ontzat jo du ULMA Constructionen 4.0 Industriarekiko egokitzapena
2018/05/16

Ekoizpen bitartekoak antolatzeko modu berri bat dakar, enpresek ekoizpen premia eta prozesuetara gehiago egokitu ahal izateko eta baliabideak modu efizienteagoan esleitu ahal izateko.

ULMA Constructionek aurrera egin eta 4.0 industriaren eszenatoki baterantz jotzeko konpromisoa hartu du eta MONDRAGONek praktika onen adibidetzat jo du konpromiso hori, ULMA Constructionen kasua erakutsita, MONDRAGONeko beste kooperatiba batzuetan erronka horri aurre egitean eta 4.0 industriarantz lehen urratsak ematean erreferentetzat sailkatu diren beste 16 kasurekin batera.

Gaur egun, ULMA Constructionek etengabe monitorizatzeko sistema bat dauka ezarrita, eragiketa bulegoetan kokatutako bistaratze pantailen bitartez, ekoizpenaren aurrerapena, ekoizpen arlo guztien baliabideen egoera eta fabrikazio aginduak koordinatzeko beharrezkoa den informazioa eduki ahal izateko.

2018ko urte honetan Ulma Constructionek apurka-apurka digitalizatzeko proiektua abiarazi du ekoizpen datuak denbora errealean atzitzeko eta monitorizatzeko, IIoT SAVVY plataforma fabrikazioko hainbat zelulatan ezarriz. Helburua da datuak bistaratzeko software tresna bat prestatzea, langileei, teknikariei eta kudeatzaileei informazio arina eta iturri askotakoa eskaini ahal izateko. Proposamenak aurreikusten du ekoizpen datuak bistaratzeko pantailak zabaltzea plantan, prozesuetako gardentasuna areagotzeko eta proiektu komun honetan parte hartzen duten pertsona guztien konpromiso eta lankidetza dinamikak sortzeko.

ULMA apurka-apurka eszenatoki ideal batean kokatuz joango da eta eszenatoki horrek bost printzipio hauen integrazio gradurik altuenera iristearekin zerikusia dauka: datuak biltzea eta prozesatzea; langilearengan zentratutako lantegia; interkonexioko eta integrazioko sareak sortzea; deszentralizazioa eta zerbitzuetara bideratzea; eta auto-antolaketa eta autonomia.

ULMA Construccionek 4.0 industriarako aldaketarekin bat egin du, eta aldaketa horretan aurreikusten da eskuragarri dagoen informazioa atzitzea eta zentzuz eta denbora errealean tratatzea erraztuko dituzten bitartekoen integrazioa, ekoizpen sistema adimendunago eta lehiakorrago baten garapena bermatzeko.