MOLLETEKO KOMISARIA KOLORETSUA ETA ENERGETIKOKI EFIZIENTEA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN
Eraikinak hainbat osagai jasangarri ditu, besteak beste fatxada aireztatua, eta ondorioz lortzen den energia kontsumoa antzeko ezaugarriak dituen eraikin batena baino %49 baxuagoa da.
MOLLETeko udaltzaingoaren komisariaren eraikuntza lehiaketa ireki baten emaitza da, liburutegi nagusia (oraindik eraikitzen hasi gabe) eta udaltzaingoaren komisaria eraikitzeko udalaren jabetzakoa den partzela batean. Taller 9s arquitectes-ek aurkeztutako proiektuak lehen saria jaso zuen.
PERTSONALIZAZIOA ETA ZERBITZU INTEGRALA
Oriol Cusidó eta Irene Marzo proiektugileek komisaria hormigoi polimerozko fatxada aireztatuarekin proiektatu zuten. ULMAko teknikari Maider Biainen hitzetan “proiektu honen ezaugarri nagusia da portiko edo baoen proportzio bera mantendu nahi izatea fatxadaren despiezeekin; hori lortzeko, 3.5 mm-ko juntura horizontalak erabili ziren (estandarrak) 8 mm-ko junturarekin bertikaltasuna nabarmendu nahi zenean, proportzio eta antzekotasun efektu bisual hori posible eginez. Juntura bertikala 5 mm-koa izan da. Bestalde, proiektu honek oso zehatz birplanteatzea eskatzen zuen. Altueran 320 mm-ko formatu bera erabili arren ilara guztietan, luzeran obrara egokitu behar izan genuen eta, ondorioz, formatu askotarikoak atera ziren, 900 eta 110 mm. artekoak”.
ULMA Architectural Solutionsen gaman eskuragarri dauden kolore aukera desberdinek eraikinari kutsu kolorista ematea lortu dute, eta efektu hori lortu da kolore desberdinetako hormigoi polimerozko plakekin forratutako metalezko eguzki-babesen bidez. Eguzki-babesen ideia zen fatxadaren irekitzea ematea, bertan integratuz jarraipena emateko.
Obra egin duen Oriol Cusidó arkitektoaren arabera, “ULMA soluzioak helburu hirukoitzari erantzuna ematea ahalbidetu zigun: azalaren hobekuntza energetikoa, beharrezko iraunkortasun bermea eta eraikinaren erresoluzio estetikoa junturak, piezak eta koloreak konbinatuz. Plaka berarekin zati oapkuei eta portikoiei soluzioa ematen genien, zeinak ireki diren azal zatiak besterik ez diren.”
Proiektuan gakoa izan dira ULMAk eskainitako zerbitzu integrala eta estandarizatu gabeko elementu guztiei emandako soluzioa, hala nola juntura bereziak, formatu pertsonalizatuak, kolore bereziak, plaka eguzki-babesen egituran integratzea. Lucia Zafra talde teknikoko kidearen arabera “gai izan ginen, elementu horiei soluzioa emateaz gain, zegoen aurrekontuaren eta arkitektonikoki lortu nahi zen efektuaren artean oreka topatzeko aukerak emateko”.
Proiektuaren arkitektoak dioenez, “Gure esperientzia ULMArekin oso ona izan da. Proiektu fasean bere talde teknikoak uneoro eskainitako lankidetzak gure proiektu-ideiak sistemaren aukerekin eta partidaren aurrekontu mugekin bat etortzea ahalbidetu zuen”.
ERAIKIN ENERGETIKOKI EFIZIENTEA
ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuak, landare estalkiak, eguzki plaka termikoen eremuaren instalazioak, beira jartzearen azterketak eta eguzki babeseko elementuek eraikinak antzeko eraikin baten aldean energia kontsumoa %49 baxuagoa izatea dakarte.
Komisariaren eraikina kaletik isolatzen da fatxada opakoagoekin, eta espazio publiko berrira zabaltzen da beirazko fatxada gardenarekin. Laneko espazioak parkera irteten dira eta lama sistema bat dute argi-konforta hobetzeko. Halaber, goiko plantan sabai-leiho lineal bat instalatu da argiaren sarrera erdiko hormartean optimizatzen duena eta aireztapena errazten duena.
Komisaria proiektu bateratu baten pieza bat besterik ez da, zeinak bi ekipamenduen arteko elkarrizketaren eta tentsioaren bidez (komisaria eta liburutegia) hiri espazio berri bat eratzen duen, inguruko parkeei jarraipena emanez.